Hackathon esperientzia by elrow
Talent
in
Motion
Bilbao
X
elrow
Zuzeneko entretenimenduaren industria barrutik ezagutu eta benetako esperientzia bizi.
- Data
- 2026ko urriaren 19an
- Ordutegia
- 09:30β15:00
- Plazak
- Mugatuak
Zer da Talent in Motion x elrow?
Talent in Motion pertsonak, ideiak eta aukerak elkartzeko sortutako topagunea da. Topagune hau elrow-en eskutik sortu da, Bilbon eta Euskadin dagoen talentua konektatzeko eta profil anitzak zuzeneko entretenimenduaren industriara hurbiltzeko. Talentuak ez du etiketa bakar bat: garatzeko aukera aurkitzen duenean egiten du aurrera.
Bilbok etengabe berritzen ari da, bere nortasuna galdu gabe.
Gure inguruku talentuaren eta zuzeneko entretenimenduaren industriaren artean zubi bat eraiki nahi dugu. Oraindik aukera izan ez duen talentuan aurkitu nahi dugu-
Jardunaldiko egitaraua
-
π TALENT IN MOTION ekitaldira ongi etorria
Akreditazioa eta ongietorria. Kafetxo bat hartu, beste parte-hartzaileak ezagutu eta taldeak osatu
-
π― ERRONKA HASTEN DA
Hau ez da workshop bat. Benetako erronka bat da. Hurrengo orduetan, elrow-ren benetako erronka bati aurre egingo diozue taldean. Egoera aztertu, ideiak garatu eta irtenbide bat diseinatuko duzue. Amaieran, zuen proposamena epaimahaiaren aurrean aurkeztu beharko duzue.
-
π₯ LANERA
Hurrengo hiru orduetan zuen aurkezpenean landuko duzue. Erronkan zehar, elrow-eko talderearen laguntza eskatu ahal izango duzue, eta komodinak erabili ahal izango dituzue.
-
ποΈ AZKEN PITCH-a elrow-eko taldearen aurrean
Talde bakoitzak bost minutu izango ditu bere proposamena epaimahaiaren aurrean aurkezteko. Fase honen hasieran, Talent in Motion taldeak aurkezpenenaren txandak jakinaraziko du.
-
π AZKEN EPAIA
Epaimahaiaren balorazioa, talde irabazlearen aitortza eta industriako profesionalekin harremanak egiteko aukera.
EZ GABILTZA CV PERFEKTUAREN BILA, JARRERAREN BILA BAIZIK
Sortzen gustatzen bazaizu, ideiei bueltak ematea, taldean lan egitea eta gauzak aurrera ateratzea, garrantzitsuena duzu.
-
π‘
SORTU
Ideia on batek hasiera besterik ez du behar. Pentsatu eta forma eman zure proposamenari.
-
π€
TALDEAN LAN EGIN
Elkarlanean aritu, talentuak batu eta ideia bat errealitate bihurtu.
-
π
MARTXAN JARRI
Benetako erronka bati aurre egin eta erakutsi barruan duzun talentua.
-
π
HARREMANAK SORTU
elrow-eko taldea ezagutu, beste parte-hartzaileekin konektatu eta balioko dizuten harremanak egin.
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu erronkan zehar lagunduko dizun elrow-ren taldea. Galdetu, ikasi eta ezagutu barrutik munduko zuzeneko ekitaldi handienetako batzuk nola sortzen diren.
-
Naiara Manzanares
Institutional Operations Manager
-
Diego FernΓ‘ndez
PR & Communications Manager
-
BelΓ©n GonzΓ‘lez
People Director
(ComitΓ© de DirecciΓ³n) -
BegoΓ±a Cambero
BP Client Services Manager Β· Sponsorship
-
Alberto Gonzalez
Bookings Manager
-
Carlos Espinosa
Head of Finance
-
Oriol Jimenez
BP Development Manager Β· Sponsorship
-
Uri DigΓ³n
Head of Performance
-
Carmen Arbaiza
Project Manager
-
Maria Martinez
Senior People Operations
-
Tina de Rosa
Senior People Operations
-
Aitor Arenas
Junior People Operations
-
Joana Eguino
Junior People Operations
Ohiko galderak
Nork har dezake parte?
Talent in Motion ikasleei eta beren ibilbide profesionala hasten ari diren gazteei zuzenduta dago. Ikasteko, elkarlanean aritzeko eta zuzeneko entretenimenduaren industriako benetako erronka bati aurre egiteko gogoa besterik ez duzu behar. Garrantzitsuena ez da zure CVa, zure jarrera baizik.
Zenbat balio du?
Ezer ez. Doakoa da. Ikasteko gogoa, ideiak partekatzeko prestutasuna eta zure onena emateko ilusioa baino ez dituzu behar.
Talde batekin etorri behar dut?
Bai, nahi baduzu lagunekin etor zaitezke. Hala ere, taldeak Talent in Motion-ek osatuko ditu, askotariko profilak elkartu eta jende berria ezagutzeko aukera izan dezazun.
Zer eraman behar dut?
Ezer ez. Zuk talentua ekarri, guk gainerako guztia jarriko dugu.
Zer aurkituko dut?
Esperientzia murgiltzaile bat: sektoreko profesionalak ezagutuko dituzu, taldean lan egingo duzu, benetako erronka bati helduko diozu eta ekitaldi handiak nola sortzen diren barrutik ezagutuko duzu.
Zer eramango duzu Talent in Motion-etik?
Jardunaldi bat baino askoz gehiago: kontaktu berriak, ikaskuntza praktikoa, zure garapen profesionalerako benetako esperientzia eta elrow-eko ekitaldi baterako %15eko deskontua. π
Eta hau entretenimenduaren industrian nire lehen aukera izango balitz?
Orduan, programa hau zuretzat da. Talent in Motion talentu berria entretenimenduaren industriara hurbiltzeko sortu da, eta aukera handiak lehen pausoa ematea erabakitzen dugunean hasten direla erakusteko.
Aukeratua izan naizen noiz jakingo dut ?
Eskabide guztiak aztertu ondoren, 2026ko urriaren 9a baino lehen jakinaraziko dizugu posta elektronikoz.
EZ IZAN IKUSLE.
BIZI EZAZU.
45 pertsonak baino ez dute Talent in Motion aurten bizitzeko aukera izango. Zu izango al zara horietako bat?
π 2026ko urriaren 19an Β· Bilborock, Bilbo